Lurrean egindako zulo batean plastiko artean zeuden goizean aurkitu dituzten 20 kiloak. Detonatzaileak ere bazeuden. Beste zulo batean motxila hutsak topatu dituzte.
Arratsaldean, berriz, beste 60 kilo lehergai aurkitu dituela esan du Ertzaintzak. Lehergailu desberdinak topatu dituzte, motxila baten barruan.
100 kilo lehergaiz beteta zegoen bidoi bat topatu zuen atzo goizean Ertzaintzak Atxondoko Arrazola auzoan. Eusko Jaurlaritako Herri Sailak atzo jakinarazi zuenez, lehergaia Rover markako auto bat aparkatuta zegoen lekutik 100 bat metrora agertu zen. Abenduaren 23an Ertzaintzak Zornotzan topatu zuen zuloa egin zuten lagunek ibilgailua utzi dutela uste du. Lehergaiaren osagai nagusia amonala da.
Iturri horien arabera, bidoia lehertzeko prest zegoen, eta momentu batetik bestera erabilia izateko detonagailua prestatzea bakarrik falta zitzaion.
Horretaz gain, lehergaia zegoen lekutik gertu azaldu zen ibilgailuaren maletategian, harri ugari eta matrikula xafla faltsuak ere bazeudela argitu zuen Ertzaintzak.
Beste 60 kilo lehergai aurkitu ditu Ertzaintzak Atxondon gaur arratsaldean
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lehergai gehiago topatu dituzte gaur, Atxondon (Bizkaia): 20 kilo aurkitu dituzte goizean, eta beste 60 kilo eta ETAren eskuliburuak eguerdian. Atzo 100 kilo lehergai topatu zituzten inguru berberean atzeman dituzte gaur ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu