Beste astindu batek argindarrik gabe utzi ditu milaka lagun Txilen
Beste lurrikara bat gertatu da bart Txilen-Richter eskalaren arabera, 6,1ekoa-, eta argindarrik gabe geratu dira berriro ere milaka lagun, batik bat, Lampa eskualdean, Santiago hiriburuaren probintzian. Epizentroa Valparaisotik 39 kilometrora izan du, hego-mendebaldean. Iturri ofizialek agertu dutenez, ez du biktimarik eta kalte material handirik eragin.Azken egunetako erreplika handiena izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu