Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren inguruko balorazioa egin du Neus Munte Kataluniako Gobernuko bozeramaile eta presidenteordeak. Argitu du adierazpena bere horretan mantentzen dela eta auzitegiaren erabakia "beste behin, aurreikusgarria eta politikoa" izan dela: "Auzitegi Konstituzionalak ez dio inoiz huts egiten Kataluniari".
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea pozik agertu da Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenarekin: "Erabakiak Espainian, subiranotasun nazionalean eta espainiarren berdintasunean sinesten dugun guztiak pozten gaitu".
Juan Manuel Santos Kolonbiako Gobernuko presidentearekin batera egin du agerraldia Rajoyk, eta ebazpenaren harira, Rajoy zoriondu du Santosek: Kolonbiari nahiz Hego Amerikari Espainia "batuta eta indartsu" egotea interesatzen zaiela nabarmendu du.