Irakeko erresistentziak egindako erasoetan beste bi soldadu estatubar hil dira azken orduotan. Atentatuetako bat, leherketa bat, Bagdad hiriburuko Karkah auzoan jazo da, eta soldadu bat hiltzeaz gain beste bi zauritu ditu. AEBetako Lur Armadako Lehen Dibisioko kidea zen hildako soldadua.
Beste erasoa, berriz, Hila hirian gertatu da, Bagdadetik 160 bat kilometro hegoaldera. Marinea zen soldadu hori. Eraso horri buruzko beste azalpenik ez dute eman AEBetako iturri militarrek.
Iraken inbasioaren ondorioak
Beste bi soldadu estatubatur hil dituzte eraso banatan
Bagdaden izan den atentatu batean hil da bat, eta Hilan izandako beste batean bigarrena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu