Beste ebazpenak

2005eko maiatzaren 17a
19:55
Entzun
PP: «Terrorismoaren kontrako Ituna aldatzea» komeni dela adierazten duen ezer ez dela gertatu dio PPren proposamenak, eta «terroristekin» ez dela negoziatu behar. «Terroristei abantaila eta pribilegioak» kentzeko legea ezartzeko eta «legea aldatzen jarraitzeko» eskatzen du PPk, eta bereziki Alderdien Legea ezartzeko. EHAKren legez kanporatzea bultzatzeko ere eskatzen du PPk beste ebazpen proposamen batean.

Atzera bota dituzte PPren ebazpenak.

EAJ: EAJk bakegintzaz aurkeztutakoa PSOEren proposamenaren bigarren puntuaren oso antzekoa zenez, ebazpena erretiratu egin du, eta PSOErena babestuko du.

IU: «Terrorismoaren kontrako eta bakearen aldeko beste Itun bat egitea» proposatu du IUk, ordezkaritza parlamentarioa duten alderdi guztiek osatua, bertan «terrorismoaren kontrako politiken eta, behar denean, bake prozesuen informazioa eta definizioa aztertzeko».

EA: «Euskal instituzioei agertu beharreko errespetutik, benetako bake giroaren eta normalizazioaren alde lan egiteko eskatzen dio Diputatuen Kongresuak Gobernuari, oinarri hauekin: giza eskubideen urraketen kontra irmotasuna, bazterketarik gabeko eta amore emate antidemokratikorik gabeko elkarrizketaren aldeko ahalegina, eta euskal gizartearen borondatearen errespetua, bere etorkizun politikoari buruz modu libre, baketsu eta demokratikoan erabakiko duenari buruz». Beste proposamen batean, Espetxe Politika aldatzeko, presoen sakabanaketa bertan behera uzteko eta presoak euren jaioterrietara gerturatzeko eskatzen dio EAk Gobernuari.

Nafarroa Bai: «ETAko presoak euren zigorrak betetzeko jatorrizko lekuetara gerturatzeko politika» eskatu du Nafarroa Baik, eta bi helburu aipatzen ditu: bake prozesu bat prestatzeko aurrez eman beharreko pausoa dela, eta presoen senideak «erabilera alderdikoietatik» kanpo geldituko liratekeela. Beste ebazpen batean, Nafarroaren erabaki eskubidea onartzeko eskatu du, autodeterminazio eskubidean oinarrituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.