Beste hilotz bat agertu da Saint-Denisko hondakinen artean

2015eko azaroaren 20a
14:05
Entzun

Parisko fiskalak adierazi du emakumezko baten hilotz bat aurkitu dutela Saint-Denisen. Herenegungo polizia operazioaren ostean, hango hondakinetan ikertzen ari da polizia.

Gaur topatu duten hilotzarekin, guztira, hiru dira Saint-Denisko setioan hil zirenak. Bi emakumezko eta gizonezko bat —Abdelhamid  Abaaoud—. Bi emakume horietako baten nortasuna ere zehaztu dute, fiskalak jakinarazi duenez: Hasna Aitboulahcen. 26 urte zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.