Palestinar baten lurretan legez kanpo egndako bi eraikin botatzeko agindu du Israelgo Auzitegi Gorenak. Bet El kolonian daude eraikinak, Zisjordanian. Kolonoek jo zuten Gorenera, legez kanpo hasitako 24 etxebizitzen eraikuntza lanak baimendu zitzan.
Joan den ostiralean, Gorenak eraikuntza lanak gelditzeko agindu zuenetik protestak gogortu egin dira. Asteburuan, esaterako, Poliziak indarrez sakabanatu zituen eraikinen inguruan bildutako manifestariak.
Kolonoek haserrea baretu asmoz, hala ere, Benjamin Netanyahu lehen ministroak iragarri du beste 300 etxebizitza egingo dituztela inguru horretan bertan.