"Beto politika" erabili duen inori ez diotela botorik eman esan du Imazek, EHAK Mahatik kanpora uzteko erabakia argudiatzeko

2005eko maiatzaren 24a
15:33
Entzun
Josu Jon Imaz EAJko lehendakariak agertu duenez, EHAK-k "Juan Mari Atutxaren aurka beto politikoa" erabili duelako erabaki dute alderdi horri Eusko Legebiltzarreko Mahaian ordezkaritza izatea eragoztea. Imazek Euskadi Irratian azaldu duenez, "beto politikak" erabiltzen dituzten alderdiei botorik ez ematea erabaki zuten jeltzaleek, eta hala adierazi zuten jendaurrean zein pribatuan.

EAJren hasierako proposamena zen Eusko Legebiltzarreko Mahaia alderdiek zuten ordezkaritzaren arabera osatzea. Hori hala izanik, EHAKri zegokion azkenean EBrentzako izan den idazkaritza eskuratzea. Hain zuzen ere, EAJk EHAKren hautagaia barik EBrena babestu zuelako gertatu da hori.

Josu Jon Imaz EAJko lehendakariak erabaki horren nondik norakoak aipatu ditu gaur Euskadi Irratian egi dioten elkarrizketan, eta EHAK baztertzeko erabakia alderldi horrek Atutxaren aurka ezarritako "beto politikoarekin" justifikatu du. "Guk publikoki eman genuen hitza, eta EHAKri pribatuan ere esan genion, ez geniela Mahaian egoteko botorik emango Juan Mari Atutxarne aurka beto politikak erabiltzen ari ziren alderdiei. Eta hitza bete dugu, ez PSEri, ez PPri, ez EHAKri ez diogu botorik eman".

PSEk eta PPk, ordea, ordezkaritza lortu dute Eusko Legebiltzarreko Mahaian, hain justu, batak besteari emandako babesari esker.  
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.