Bi adingabe atxilotu ditu bart Ertzaintzak Donostian, edukiontziak erretzea egotzita

2007ko urtarrilaren 13a
14:52
Entzun
Guztira hamaika izan dira Segiren borroka egunaren harira atxilotuak, baina horietatik zortzi -Iruñean eta Arrasaten atzemandakoak- aske dira jada.

Bart gaueko hamaika eta erdiak inguruan bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Donostian, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Segiren borrokaeguneko mobilizazioetan edukiontziak erretzea egozten die Ertzaintzak bi gazte horiei.

Nolanahi ere, ez dira bi horiek izan Segiren borroka egunaren harira atxilotutako bakarrak. Atzo eguerdian Ertzaintzak 21 urteko Jon Andoni Olano atxilotu zuen Hernanin (Gipuzkoa), eta edukiontziak gurutzatzea leporatu zioten hari ere. Arrasaten (Gipuzkoa) beste gazte bat atxilotu zuten, Gasteizkoa, lekukoen arabera, manifestazioaren ondoren.

Iruñean, berriz, sei gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak eguerdian, Gazteria aurrera jartzen zuen pankarta batekin udaletxean indarrez sartzeko ahalegina egitea leporatuta. Beste zazpigarren bat atxilotu zuten arratsaldean Iruñean, Segik deitutako manifestazioa egiten saiatu zirenean.

Atzo atxilotutako bederatzi lagunetatik zortzi dagoeneko aske direla agertu dute iturri ofizalek, hau da, Iruñean eta Arrasaten atxilotutako gazteak.

Hernanin atxilotutakoa, berriz, Donostiako Auzitegiaren esku utziko zuela gaur agertu zuten atzo Ertzaintzako iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.