Bi anaia atxilotu dituzte Arrasaten (Gipuzkoa) ustez emakume bati heriotza mehatxuak egiteagatik. Bi atxilotuak hainbatetan eraso egiten saiatu zirela adierazi du emakumeak. Atxilotuetako bat adingabea da.
Besteak beste, emakumeari labana batekin eraso egiten saiatu zirela jakinarazi du Ertzaintzak, baita horren etxeko atea aizkora batekin botatzen ere.
Bi gazteak gidatzeko baimenik gabe auto batean ihes egiten ari zirenean atxilotu zituen Ertzaintzak.
Atxilotuek aurrekariak dituzte Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez.
Bi anaia atxilotu dituzte ustez emakume bati mehatxu egiteagatik, Arrasaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu