Uber sortzen ari den zalapartaren erdian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako taxilariak ere bi aplikazio martxan jartzekotan dira. Taxien Euskal Federazioa bera da horietako baten jabeetako bat. Saturnino Alonso presidenteak azaldu du telefono bidez harremanetan jartzeko aukera emango duela, mezu bakar batekin. "Berehalako zerbitzua izango da. Gure GPS sisteman integratuko dugu aplikazioa. Hala, gertuen dagoen taxia joango da bezeroaren bila". Euskal Herriko enpresa batzuek diseinatu dute, eta teknologia guztia prestatuta dago jada. "Laster jarriko da martxan".
Bi aplikazio berri estreinatzekotan dira EAEko taxi gidariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu