Ontzia Lesbos (Grezia) uhartetik gertu atzeman dute kostazainek eta zortzi pertsona onik ateratzea lortu dute. Beste biren gorpuak uretan aurkitu dituzte, eta etorkinek azaldu dutenez, bost desagertuta daude.
Bestalde, gaur heldu da Pireoko portura Eleftheros Venizelos itsasontzia, Lesbosera heldutako 2.500 asilo eskatzailearekin. Etorkinen bidaia, baina, ez da hor amaituko. Izan ere, gehienek Atenasera joko dute, handik, trenetan, Mazedoniara joateko eta ondoren Serbian barrena, Europako mendebaldeko estatuetara iristeko.