Bi euskal presori espetxe zigorra luzatu diete

2012ko maiatzaren 11
17:28
Entzun

Josune Onaindia (Barakaldo, Bizkaia) eta Asier Ormazabal (Hernani, Gipuzkoa) presoei 197/2006 sententzia aplikatu diete, eta hortaz, espetxe zigorra luzatu. Lehenengoari hamar urtez luzatu diote zigorra; bigarrenari ez diote irteera datarik jarri. 

Onaindia 1992an espetxeratu zuten eta irteera data 2012ko ekainaren 9rako zeukan ezarrita. Neurri honekin, ostera, kartzela zigorra 2022ra arte luzatu diote. Egun, Murtzian (Espainia) dago espetxeratuta. Ormazabalen kasuan, 1997an espetxeratu zuten eta irteera data finkatu aurretik, 197/2006 sententzia aplikatu diote. Oraindik ez du irteera data berririk. Teruelgo (Espainia) kartzelan dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.