Atzo arratsaldean 36 urteko gizon bat atxilotu zuten Bidasoako eskualdean (Gipuzkoa) emazte ohiari tratu txar fisiko eta psikikoak egitea egotzita.
Biktimak jarri zuen senar ohiaren aurkako salaketa, eta adierazi zuen azken bi hilabeteetan erasoak ohikoak izan zirela.
Atzo ere, Eibarren (Gipuzkoa) 40 urteko gizon bat atzeman zuten 15 urteko neska bati ukituak egin eta haren aurrean masturbatu zelakoan. Adin txikikoak azaldu zuenez, azken urtean behin baino gehiagotan jazarri zitzaion atxilotua.
Bi gizon atxilotu dituzte Gipuzkoan, emakumeen aurkako delituak egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu