Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu azkeneko orduetan Bilbon, emakumeen aurkako indarkeria egotzita. Haietako bat atzo atzeman zuten, 21:30ak aldera, San Inazio auzoan. Emakumeak berak salatu zuten bikotekidea. Ertzainak haien etxera joan zirenean, biktimak aurpegian kolpeak zituela ikusi zuten. Hantxe atxilotu zuten gizonezkoa -29 urte-.
Bestea gaur goizeko hamabi eta erdietan atzeman dute, San Francisco kalean. Bizilagunek eman diete abisua ertzainei, eta etxetik irteten ari zela atxilotu dute ustezko erasotzailea -22 urteko gizonezkoa-, neska-laguna jo egin duelakoan. Honek zauritua zeukan aurpegia, eta erietxera eraman dute. Gizonezkoak emakumearekiko zeukan urruntze agindua hautsi du, halaber
Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen aurkako indarkeria leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu