Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen kontrako indarkeriagatik

2008ko urriaren 20a
14:46
Entzun
Emaztea euren etxeko leihotik botatzen saiatu zela egotzita, Bilboko udaltzainek atzo 46 urteko gizonezko bat -J.F.V.P.- atxilotu zuten. Horretaz gain, emakumea mehatxatu eta hari tratu txar psikologikoak eragin izana ere leporatu diote.

Larunbat arratsaldean izan zen ustezko gertaera. Mehatxatu-eta ondoren, lehendabizi leihotik emaztearen ordenadora botatzen ahalegindu zen eta gero emakumea bera.

Abisua jaso eta udaltzainak igande goizeko hiruretan joan ziren haien etxera; han atzeman zuten gizonezkoa. Biktimak adierazi zien senarrak lehen ere jarrera erasotzailea eduki izan duela berekiko. Behin arma bat bularraldean jarri ziola esan zuen emakumeak.

Ertzaintzak beste gizonezko bat atzeman du Bilbon atzo. Urruntze agindua urratu eta Jose Maria Ugarteburu kalean bikotekide ohia jo izana egotzi diote. 31 urte ditu gizonezkoak.

Emakumea osasun zentro batean artatu egin behar izan zuten, eskumuturrean eta lepoan mina zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.