Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Bilbon

2008ko abenduaren 29a
13:57
Entzun
Gasteizko udaltzainek 32 urteko gizonezko bat -P.Z.R.- atzeman dute gaur goizean, neska-laguna jo duela egotzita.

Ramon y Cajal kalean izan da ustezko erasoa, goizeko seiak aldera. Udaltzainak abisu bat jaso ondotik hara heldu direnean, lagun batzuk emakumezkoa artatzen ari ziren, eta beste batzuek ustezko erasotzailea atxikia zuten. Lekukoen arabera, gizonezkoak ostikoak eta muturrekoak eman dizkio neska-lagunari.

Bilbon ere udaltzainek 41 urteko gizonezko bat -E.B.M.G.- atxilotu dute gaur goizean, neska-lagunari heriotza mehatxuak egin dizkiolakoan. Urruntze agindua ere urratu du, udaltzainen arabera. Emakumeak salatu duenez, hilaren 25ean egin zizkion mehatxuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.