Iturri judizialek Efe berri agentziari esandakoaren arabera, Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilek hiru tiro jaso zituzten larunbatean Capbretonen (Frantzia): Centenok bi eta Traperok bat. Atentatuaren ondoren, aurrena hil egin zen eta haren lankidea oso-oso larri dago.
Hil zen guardia zibilak tiro bat buruan jaso zuen. Bestea, berriz, sorbaldan, sudur aldetik pasatu zen bala eta garezurraren goi aldetik atera zen; beste guardia zibila hankan zauritu zuen ondoren. Traperok buruan jaso zuen tiroa.
Bi guardia zibilek hiru tiro jaso zituzten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu