Bi kazetari atxilotu ditu armadak

2013ko uztailaren 9a
17:00
Entzun

Star TV telebista kate turkiarreko bi kazetari atxilotu ditu Egiptoko armadak, kate horrek jakinarazi duenez. Herrialdeak bizi duen krisi politikoaz informatzeko joan ziren Murat Uslu berriemailea eta Zafer Karakas kameraria Egiptora, lanera.

"Kairon dagoen Turkiako enbaxada kasua aztertzen ari da. Gure lankideak berehala askatzea nahi dugu", adierazi du Nazli Oztarhan, kate horretako albistegietako arduradunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.