Bi lagun ito dira Baionan bart

2010eko martxoaren 26a
18:31
Entzun
Ezbeharra gertatu zen Baionan bart, bi lagun ito zirelako Errobi ibaian, www.kazeta.info webguneak jakinarazi duenez. Hildakoak 19 urteko gaztea eta Mohammed Petit izeneko gizonezkoa dira.

20:15 aldera aurreneko lagunak bere burua bota zuen Errobira, Saindu Ezpirituko auzora daraman zubiaren inguruan. Haren laguntza oihuak aditu ondotik, Petitek uretara jauzi egin zuen hura laguntzeko, kazeta.info-k dioenez. Bi lagunek, ordea, ez zuten lortu ibaitik ateratzea eta bertan hondoratu ziren.

Angeluko (Lapurdi) suhiltzaileek, urpekoek eta helikopteroek bilatze lanetan jardun dute. Petiten gorpua 21:30 aldera atzeman zuten, baina bestearena ez dute aurkitu oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.