Lan istripua

Bi langile zauritu dira gurpil bat konpontzen ari zirela

2006ko urriaren 19a
16:13
Entzun
Gasteizko Lakua-Arriaga industrialdeko lantegi bateko bi behargin zauritu ziren asteartean. Gasteizko udaltzaingoak jakinarazi duenez, gurpil bat konpontzen ari zirela pieza batek jo zituen eta bi langileak zauritu ziren; bata arin eta bestea berriz larri.

Kamio baten gurpila puzten ari zirenean, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, gurpil uztaiaren osagaietako bat airean atera zen. Piezak 52 eta 54 urteko bi beharginak jo zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.