Bi ministroren kontrako atentatuak egin dituzte Iraken; sei pertsona hil dira

Hala ere, agintari biak onik atera dira erasoetatik

2004ko abuztuaren 24a
12:26
Entzun
Irakeko behin-behineko Gobernuko Hezkuntza eta Ingurumen ministroen kontrako atentatuak egin dituzte gaur goizean Bagdaden, eta agintari biak onik atera diren arren, sei pertsona hil dira eta zauritu dira eraso horietan.Nolanahi ere, ez dira horiek izan Irakeko hiriburuan indarkeriaren ondorioz azken orduetan hildako bakarrak; aitzitik, 24 orduko epean 15 pertsona hil dira eta 92 zauritu dira erreboltarien eta AEBetako indarren arteko borroketan.

Hezkuntza ministroaren aurkakoa izan da lehendabiziko erasoa: goizeko zortziak aldera (seiak Euskal Herrian) bonba bat zartarazi dute Bagdadeko Al Jadra barrutian, Sami Al Muddhaffar Hezkuntza ministroaren ibilgailu konboia igarotzen ari zenean. Ministroa zauririk gabe atera da atentatutik, baina bizkartzainetako bat hil da eta beste hiru pertsona zauritu dira.

Segituan,bonba-auto bat lehertu da, Kasiria auzoko kale batean, doi-doi Miskhat Moumin Ingurumen ministroaren segizioa pasatzen ari zela. Ministro hori ere onik atera da erasotik, baina eztandak beste lau bizkartzain hil eta hiru zauritu ditu. Halaber, ekintzaile suizida ere hil da atentatu horretan.

Kasiria auzoa segurtasun neurri itzelekin babestutako eremua da: porlanezko harresiek inguratzen dute, eta polizia askok zaintzen dute. Izan ere, Irakeko behin-behineko Gobernuko ministro asko auzo horretan bizi dira.

Nolanahai ere, indarkeria giroa puri-purian dago Irakeko hiriburuan. Ministroen kontrako ateantuak ez ezik, erreboltariak eta AEBetako indarrak (Irakeko Poliziaren laguntzarekin) elkarren kontrako borroketan dabiltza. Irakeko behin-behineko Gobernuko Osasun MInisterioak eman dituen datuen arabera, azken 24 orduetan 15 pertsona hil dira eta 92 zauritu dira enfrentamendu horietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.