Bi pretolio hodi eraso egin dituztela adierazi dute Irakeko Iparraldeko Petrolio Konpainiako iturriek. Eraso bi horiek petrolioaren esportazioa kaltetu dutela adierazi dute iturri horiek. Lehenengo erasoa Kirkuketik 90 kilometro mendebaldera burutu dute. Irakeko Iparraldeko Petrolio Konpainiako iturriek azaldu dutenez, eztanda handi batek sutea eragin zuen. Ondorioz, petrolio hodi horretako esportazioa eten behar izan dute. Kirkukeko petrolio hodi honek Beji herrian dauden petrolio birfintzaile plantak elkartzen ditu.
Beste erasoa Basoratik gertu dagoen petrolio hodiaren kontra egin dute, Bagdadetik 500 kilometro hegoaldera. Ezezagunek petrolio hodia zulatu dutela adierazi du Irakeko irratiak, zehaztapen gehiago eman gabe.
Bi petrolio hodi erasotu dituzte, eta esportazioa eten dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu