Bi presoren lagunek auto istripua izan dute Espainian

2007ko uztailaren 9a
15:49
Entzun
"Sakabanaketak eragindako istripua" izan zuten larunbatean Joseba Segurola eta Aitor Boresen euskal presoen hiru lagunek Espainian, Etxerat erakundeak jakinarazi duenez.

Segurola eta Bores Murtzian daude preso, Euskal Herritik 800 kilometrora, eta haiek bisitatzetik zetozela izan zuten ezbeharra, goizeko hamaikak aldera Albacetera doan errepidea hartzean. Autoak kalteak izan ditu baina beraiek ez.

Etxeraten arabera, presoen senide edo lagunek aurten izandako bederatzigarren istripua da, eta 21 pertsonek

izan dituzte ezbehar horiek.

Espetxe politika bukatzeko eskatu du Etxeratek, "heriotzak, gaixotasun fisiko eta psikiko larriak, zauriak, izugarrizko odoluste ekonomikoa... sorrarazten dituelako", eta euskal presoak herrira ekartzeko konpromisoa izateko galdegin die eragileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.