Bi emakumek sexu erasoak salatu dituzte pasa den astebruaun Donostian. Lehena, uztailaren 28an gertatutakoa, Groseko auzoan gertatu zen, Txofretik gertu, eta biktimak salatu du gizon bat haren gainera bota eta ukitua egin zizkiola. Bigarrena, beriz, Antiguon gertatu zen; emakume batek salatu zuen gizon batek ukituak egin zizkiola. Ukitu horiek egotzita, poliziak gizon bat axilotu zuen handik gutxira.
Gainera, sexu eraso bat salatu zuten Bilboko Bolueta auzoan. Gaur, Bilboko Udalak eraso gaitzetsi du ohar aten bidez. Adierazi dute guztion beharra dela emakumeen aurkako eraso guztiak salatzea, eta "eraso matxisten aurrean ardura hartu" behar dutela.
Aste Nagusirako kartela
Bilboko Udalak Aste Nagusirako eraso sexisten aurkako kanpaina berri baten irudia zabaldu du, non Marijaia izango den kartelaren elementu nagusia. Bekoki-ilun azaltzen da, eskua zabalik, erasoen aurrean gaitzespena azaltzeko. Aurreko urteetan bezala, mezua argia da: “EZ beti da EZ”, “NO es NO” eta errespetua eskatzen du berdintasunezko jai libreak izateko.