KRONOLOGIA

Bi urte eta lau hilabete Egiluzen bila

2016ko otsailaren 19a
15:49
Entzun

2013

Urriak 19. Anberes hiriko (Belgika) erdialdean ikusi zuten azkenekoz Hodei Egiluz, iragan ostiraleko goizaldean. Lagun talde batekin afaldu ondoren, etxera joan zen, eta harrezkero ez zuten haren berri.

Urriak 29. Hiru lagun atxilotu zituen Poliziak Egiluzen desagertzearekin lotura zutelakoan.

Azaroak 6. Hodei Egiluzen bila ibaian hasteko agindu zuen Anberesko Auzitegiak.

Azaroak 18. Galdakaoko Udalak deituta, agerraldi bat egin zuten herrian Egiluzen desagertzea argi zedila eskatzeko. Harrezkero, ohikoak izan dira elkarretaratzeak.

2014

Otsailak 6. Egiluzen desagerketarekin lotutako atxilotuak aske utzi zituen epaileak. Haren arabera, ez zuten harremanik Galdakaoko gaztearen desagerketarekin.

Maiatzak 13. Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordeak Egiluzen gurasoak hartu zituen Bruselan.

Ekainak 10. Egiluzen senideek webgune bat jarri zuten martxan, nazioartean bilaketa hedatzeko (http://www.hodei-missing.com).

Ekainak 20. Hainbat kulturgilek Egiluzen aldeko ekitaldi bat egin zuten Galdakaoko kiroldegian.

Abuztuak 16. Desagerpenaren berri zabaltzeko, Flandrian, Belgikan eta Herbehereetan bizikleta martxa egin zuten.

Irailak 3. Auzia ikertzen jarraitzeko helburuz egin zituzten Galdakaon elkarretaratze ugari. Hodei Bila elkarteak salatu zuen Belgikako Poliziak ez duela "nahikoa" egin Egiluzen bilaketan.

Urriak 3. Athletic eta Realeko jokalariak Egiluzen aldeko elastikoekin irten ziren zelaira egun horretako derbian. Laboral Kutxa Baskoniak ere jantzi zuen haren aldeko kamiseta.

2015

Urriak 13. Anberesko fiskalak Hodei Egiluzen desagertzeari buruzko ikerketa itxi zuen.

Urriak 19. Desagertzearen bigarren urteurrenean, Baliabide gehiago eskatu zituzten Europan pertsona desagertuak bilatzeko. Elkarretaratzea egin zuten Anberesko Udalaren atarian.

2016

Otsailak 11. Gorpu bat topatu zuten Anberesko Escalda ibaian. Orduan ekin zieten identifikazio lanei.

Otsailak 19. Baieztatu dute Hodei Egiluzena dela Escalda ibaian topatutako gorpua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.