Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak Fernando Llorente gaurko entrenamendutik kanporatu egin du; errieta egin dio eta aldagelara joateko agindu dio ondoren.
Aurreko asteburuan jokatu ez zuten edo Llorente bezala ordezko gisa aritu ziren jokalariak Lezaman Athletic B-ren aurkako partida bat jokatzen ari zirela gertatu da liskarra.