Gaur burutu da herriko bozen lehen itzulia eta herri batzuentzat lehen eta azkena izan da. Izan ere, zonbait herritan, garaile batzuk atera dira. Hala nola, Beskoitze, Basusarri, Ezpeleta, Jatsu, Kanbo, Larresoro, Baigorri, Donazaharre, Getari, Ahurti, Lehuntze, Milfranga, Mugerre, Sohüta, Sara, Biriatu, Donibane Lohizune, Bardoze eta Hazparne.
Beskoitzen, Fabienne Aiensak eraman ditu boz gehien %53arekin eta bere atzetik Jean Mixel Ospitalek %47a. Basusarrin; Paul Baudry-k irabazi du %63,7arekin; Ezpeletan; Jean Marie Intxauspe %63,7rekin; Kanbon, Bru Vincent %72,3rekin; Baigorrin Jean Mixel Koskarat %53,5arekin; Donazaharren, Alphonse Idiart %66,7arekin; Lehuntzen, Guillemoyonia %66arekin; Milafrangan, Robert Dufourq %59,1ekin; Sohütan, Adrien Beguerie %54,6rekin; Saran Jean Batiste Laborde %75,6arekin; Biriatun Mixel Hiriart %52,3rekin; Donibane Lohizunen, Peyuco Duhart %54,9arekin; Bardozen Jean Paul Diribarne %63,9reki eta Hazparnen Beñat Intxauspe %76,4rekin.
Lista bakarra
Zonbait herritan lista bakarra dela eta ez da bigarren itzulirik izanen. Ihatsun Alain Castaing, Larresoron Jean Mixel Lamerens; Getarin Larousset, Ahurtin Lataillade eta Mugerren Roland Hirigoien.