Herri eta kantonamendu bozak

Bigarren itzulia izango da Baionan, Angelun eta Miarritzen

2008ko martxoaren 9a
00:17
Entzun
Baiona, Angelu eta Miarritzeko auzapezek beren burua berriz aurkezten zuten 2001eko hauteskundeen ondotik lortutako kargua erreberritzeko.

Duela zazpi urte, Didier BOROTRA lehen itzulian pasa zen, botoen %54arekin. Aldi hortan, lau zerrenda aurkezten ziren Miarritzen. BOROTRArenaz gain, GOURRET-HOUSSEIN sozialista, Peio CLAVERIE abertzalea eta SAINT-CRICQ eskuindarra aurkezten ziren. Borotrak botoen %42a lortu ditu, sozialistak %16a, CLAVERIE abertzaleak eremandako ezkerreko zerrendak %14a eta SAINT-CRICQ jaunak %26a. Gehiengo nagusirik gabe, berriz bozkatu beharko dute miarriztarrek.

Eskema berdina Baionan. GRENETek bozen %44a lortu du, Aguerre sozialistak %25a, Ugalde eskuindarrak %16a, Baiona Berria zerrenda abertzalearen izenean aurkezten zen Beatrice PEYRUCQek %7a eta LCR alderdian bildutako komunista iraultzaileek %7a ere. Aguerre sozialista izanen du hautagai arriskutsuena Grenet auzapezak datorren igandean. Abertzaleek beren bi kontseilariak galtzen dituzte.

Angelun, 5 zerrenda zenbatzen ziren. Robert VILLENAVE auzapeza eskuindarra berriz aurkezten zen abertzaleen babesarekin eta bozen %36,53a lortu du. Bere parean, eskuineko beste bi zerrenda: Jean-Baptiste MORTALENAk (zentro-eskuina) eta Claudine GETTEN-PORCHEk botoen %12,58 eta %8,32a eskuratu dute. Jean ESPILONDO sozialistak du boto gehien eskuratu Angelun (%36,66) baina eskuinaren zatiketaren emaitza izan diateke, auazapez jaunak agertarazi duen bezala. ESPILONDOk adierazi du "atea zabalik" zuela eta "elkarrizketarako prest" dela. MORTALENAk bihar gauean hartuko du bere erabakia. Bozen %5,91arekin, LCReko komunistek indar erakustaldia egiten dute Angelun, baina zaila ikusten da bigarren itzulian ESPILONDO sustengatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.