"Gaur arratsaldez Bilbon eskubide guztien alde egitekoa zen manifestazio erraldoia bigarren aldiz Madrilen debekatu ondoren, deskonbokatzea erabaki dugu deitzaileok.
Manifestazio hau oinarrizko eskubideen defentsan deituta zegoen. Debekuaren aitzakia lege iruzurra da.
Baina benetako lege iruzurra zera da: Madrilgo tribunal berezia erabiltzea seguritate juridikoaren aurka, legezkotasun printzipioaren aurka eta defentsa eskubidearen aurka jokatuz. Hori guztia, gainera, oinarrizko eskubide nagusi bat galarazteko.
Arduraz eta erabakitasunez deitzen dugu ez etortzeko Bilbora gaur, probokazioetan ez erortzeko eta istilurik egon ez dadin".
Sabin Intxaurraga, Imanol Olabarria, Begoña Campo, Iñaki Zarraoa, Ander Rodriguez, Jone Goirizelaia, 2010-09-11
Bigarren manifestazioaren deitzaileen gaurko oharra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu