AHTari buruzko Nafarroako lehenengo herri kontsulta eginen dute bihar Arbizun. Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak jakinarazi du "bozketa gorabeherarik gabe egiteko" hainbat begirale izango direla. Egunean zehar trikitilariak, haurrendako jokoak eta auzatea egonen dira, "herriari hitza ematea ospatzeko modukoa baita".
09:00-20:00ak artean izanen dute botoa emateko aukera arbizuarrek.
Bihar AHTari buruzko herri kontsulta Arbizun, Nafarroako aurrena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu