Hamaika telebistak gaur Realak eta Athleticek jokatuko duten derbiaren jarraipen berezia egingo du, eta astelehenean 'Derbia' saio berezia eskainiko du 22:00etan. Programa zuzenean izango da eta telefonoz parte hartzeko aukera egongo da. Derbia hizpide, Realaren eta Athleticen bina aditu izango dira. Inaxio Esnaolak eta Zihara Aranbarrik aurkeztuko dute saioa. Esnaolak 'Hamaikakoa' Realari buruzko saioa aurkezten du Hamaika Telebistan, Gipuzkoarako. Aranbarrik, berriz, 'Harrobia' Athletici buruzko programa egiten du, Bizkaiarako.
Bihar derbiari buruzko zuzeneko saio berezia, 22:00etan, Hamaika Telebistan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu