Bihar jakinaraziko dute Tunisian gobernu berriaren osaketa

2011ko urtarrilaren 26a
14:35
Entzun
Tunisiako etengabeko protestek Zine el Abidine Ben Ali presidentearen gobernua ez ezik, hura joan ostean eratutako behin-behineko gobernuaren dimisioa ere eragin dute. Bihar jakinaraziko dute trantsizioko exekutiboaren eraketa berria. Ben Aliren gertukoak sartu ziren behin-behineko gobernuan, eta horrek eragin zuen herritarrek protestei eustea. Gobernuaren jauregiaren aurrean atzo ere milaka lagun elkarretaratu ziren "benetako aldaketak" aldarrikatzeko; askok etxeratze aginduari muzin eginez kalean igaro zuten gaua. Ben Alik hilaren 14an alde egin zuen Tunisiatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.