Jon Anza errefuxiatuaren desagerpena salatzeko bihar 17:30ean Donostian manifestazioa egingo dute. Ezker abertzaleak eta LABek mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute, eta "gerra zikinaren" barnean sartu dute Anzaren desagerpena. Eta Segi gazte erakundeak manifestazioan parte hartzeko deia egin du, eta ohartarazi du "estatu terrorismoak" ez duela askapen prozesua geldituko.
Bestalde, AAMk salatu du Euskal Herriko komunikabide gehienek Anzaren desagerpena eta hura salatzeko egindako agerraldiak "isildu" dituztela. "Gertaera larri horiek isiltzeak zigorgabetasuna areagotzen dute".
Bihar manifestazioa egingo dute Donostian, Anzaren desagerpena salatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu