Bihar Udaberri Saria, Zornotzan

2009ko apirilaren 11
18:31
Entzun
Txirrindularitza profesionalak ez du atsedenik hartuko Euskal Herrian, bihar Zornotzan (Bizkaia) 55. Udaberri Saria jokatuko dutelako. Iaz Damiano Cunegok irabazi zuen, eta bihar ere hura izango da faborito nagusietakoa, Alejandro Valverderekin batera. Alberto Contador Euskal Herriko Itzuliko garaileak ez du hartuko parte.

171,6 kilometro izango dituzte. Lehen ehunak, lau samarrak. Bukaeran bina aldiz igoko dute Muniketa bigarren mailako mendia eta Autzagane hirugarren mailakoa.

9:15ean hasiko da proba, eta 13:30ak aldera bukatuko da, Nafarroa kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.