Azkenean gaurkoa ez da izan Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariaren azkeneko gobernu kontseilu bilera, Jaurlaritzak hurrengoa bihar zortzi egitea erabaki berri duelako. Asteartero egon ohi dute gobernu kontseilu batzarra, Gasteizen, datorren martitzena jai eguna izango da Araban, eta asteazkenera atzeratu dute bilera.
Hori izango da azkenekoa. Izan ere, maiatzaren 4tik edo 5etik Jaurlaritzak beste lehendakari bat izango du: Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. Lopezek, PSE-EEren beraren, PPren eta UPDren botoak jasoko ditu inbestidura saioan: 39 (25, 13 eta 1, hurrenez hurren). Orain arte beti EAJko kidea izan da Jaurlaritzako buru.
Ibarretxe 1999tik da Jaurlaritzako lehendakaria.
Bihar zortzi izango da Ibarretxeren azken gobernu kontseilu bilera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu