Bikotekideak iragan erasotzailea duen jakiteko aukera izango dute Ingalaterran eta Galesen

2013ko azaroaren 25a
13:52
Entzun

Datorren urtetik aurrera Poliziari deitu eta bikotekidearen iraganaz galdetzeko aukera izango dute Ingalaterrako eta Galesko emakumeek, Clare bezala ezagutzen den legea indarrean jarriko baitute. Iaz proba gisara  jarri zuten Ingalaterrako Manchesterren, Wiltshiren, Nottinghamen, eta Galesko Gwenten, eta datorren urtetik aurrera bi herrialdeetako leku guztietara zabalduko dute.

George Appleton bikotekideak hil zuen Clare Wood, Manchesterren, 2009an, eta berak ez zekien aurrekariak zituela, eta sekulako oihartzuna izan zuen gertakari hark.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.