Bikotekideak jo izanaz akusatuta bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Sestaon

2009ko urtarrilaren 28a
18:06
Entzun
Ertzaintzak bi gizonezko atzeman zituen atzo Gasteizen eta Sestaon (Bizkaia), euren bikotekideak jo egin zituztelakoan.

Gasteizkoa 20:00ak aldera atxilotu zuen. 62 urte ditu. Haren emazteak osasun zentro batera joan behar izan zuen.

Sestaoko gizonezkoa 15:00etan atzeman zuten, 30 urtekoa. Haren neska-laguna ospitalera eraman zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.