Bilboko hainbat herritarrek eta konpartsetako kidek deitutako manifestazioa debekatu du Herrizaingo Sailak

2009ko abuztuaren 20a
18:58
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin du Adierazpen askatasunaren alde,Demokrazia lelopean biharko zenbait konpartsa kide eta herritarrek deitutako manifestazioa. Aurretik ezker abertzaleak Independentziaren bidean, aldaketa polítiko eta soziala lelopean antolatutako martxaren "jarraipena" dela argudiatu du.

Gainera, Bilboko herritarrek eta konpartsetako hainbat kidek deialdia egiteko baimena "hamar egun lehenago" eskatu behar zutela eta deialdiak "atzean beste asmo batzuk ezkutatzen" dituela adierazi du.Manifestazioa egin ez dadin, "beharrezko neurriak" hartuko dituela gaineratu du Herrizaingo Sailak.

Bestalde, gaur erabaki du EAEko Justizia Auzitegia Nagusiak ezker abertzaleak Bilbon biharko deitutako manifestazioa debekatzea. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ere galaraztea erabaki zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.