Bilboko Metroko langileen batzordeak dio zuzendaritzaren asmoa "metroaren sistema zapuztea" dela

2012ko martxoaren 13a
15:28
Entzun

Bilboko Metroko langileen batzordeak —ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuek osatzen dute— esan du zuzendaritzaren "benetako asmoa metroaren sistema zapuztea" dela.

Batzordeak prentsaurrekoa eman du gaur Barakaldon (Bizkaia), eta salatu du zuzendaritzak langileei egozten diela "bere ezgaitasuna".

"Trenetako eta geltokietako zerbitzuak murrizten ari dira, zuzendaritzaren interesen arabera", esan dute. Egunerokoan tren gutxiago daudela azaldu dute, ekitaldi bereziak daudenean ez direla tren gehiago jartzen, eta zerbitzuak eskaintzeko "beharrezkoa" den lagunen kopurua gutxitu dutela.

"Gezurrekin eta prentsara egindako isurtzeekin" amaitzeko eskatu diote zuzendaritzari, eta Bilboko Metroa osatzen duten "guztien profesionaltasuna" defendatzeko dei egin diote.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.