Bilboko Udalaren agindutik, elkartasun adierazpenetara

2011ko irailaren 21a
11:28
Entzun

Bilboko Udalak eraikina husteko eman zuen agindua betetzera joan da Ertzaintza. Udalak agindua eman zuenean Cabisa, eraikinaren jabe den enpresa, aldamioak jartzekoa zen abuztu hasieran baina bizilagunak bildu eta azkenean ez zen enpresako inor Kukutzara joan. Orain dela gutxi ustelkeria kasuekin lotu zuten Cabisa. Gaztetxea lekuz aldatzea proposatu zuen Udalak baina atzera bota zuen proposamena Errekalde auzoko bizilagunen elkarteak. Udalak eraistea geldiarazi dezakeela salatu zuten Gaztetxekoek uztailaren 16ko manifestazioa deitu zutenean. Bilboko Udalak husteko agindua eman zuenetik, manifestazioaz gain, hainbat izan dira Gaztetxeari babesa eman diotenak. Aurreko astean Zea Maysek eta Anje Duhaldek kontzertu bana eskaini zituzten, hain justu, Gaztetxea husteko arriskuaz ohartarazi zutenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.