Bilbon bortxatutako emakumearen lan baldintzak salatu ditu ELAk

2013ko maiatzaren 24a
15:07
Entzun

ELA sindikatuak "gaitzetsi" egin du atzo Bilbon gizon batek 25 urteko emakumea bortxatu izana, eta emakumaren lan baldintzak salatu ditu. Gizarte hezitzailea da bera, eta lanean ari zela bortxatu zuen gizonak. Gertatutakoa sektore horrek bizi duen egoera "prekarioaren" ondorio dela pentsatzen du ELA sindikatuak. "Lan baldintzak eta langileen bizitza bera ere arriskuan jartzen ditu bizi duten egoerak".

Horregatik, gertakaria "gaitzesteaz" gainera, erakundeei esku hartzeko eta haien ardurak "beren gain" hartzeko eskatu die; "finantziazioa zehaztuz" eta bizi duten errealitateari aurre egiteko nahikoa errekurtso eskainiz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.