"Valentziara joateko zortea izan dutenek, joan daitezela, baina gainerakoak gera daitezela Bilbon, bertan izango baita girorik onena". Mezu hori helarazi du Bilboko Udalak gaurko finalaren atarian. Koparen bila. Goza ezazu Bilbon. Lelo hori du Udalaren ekimenak. Denda, taberna eta gainerakoek 20.000 kartel zuri-gorrirekin apaindu dituzte txoko guztiak, eta gaur finala ikusteko 22 pantaila erraldoi egon dira hirian: Santutxun, Plaza Barrian, EITBren eraikinean, Guridi Musikariaren plazan, Errekalde auzoko areto futbol zelaian, Casilla plazan, Casilla pabiloian, Egaña kalean, Garcia Rivero kalean, Areatzan, Funikular plazan... eta San Mamesen.
Futbol zelaian bertan izan da ikuskizunik handiena. BBK-k sei pantaila erraldoi jarri ditu San Mamesen, sarrerak eskuratu dituzten 40.000 zaleek finala ahalik eta ondoen ikusi ahal izateko. Bazkideek euro batean erosi dute sarrera, eta bazkide ez direnek hamar euroan. Egun bakarrean saldu ziren sarrera guztiak.
Bilboko Udalak garraio zerbitzu gehiago jarri ditu gaur -metro zerbitzua, esaterako, zabalik egon da gau osoan-, eta segurtasun neurri ugari hartu ditu.
Bilbon ere ikuskizuna izan da; San Mamesen, batik bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu