Ez dago erraza ulertzen zertan den Nafarroako indar abertzaleen arteko jokoa. EAren eta Aralarren arteko akordioak NaBairen jarraipena bermatu zuen nolabait, baina, aldi berean, EAk eta Batasunak elkarren arteko lankidetza ituna ere hitzartua zeukatenez, baldintza egokiak emanez gero Batasunari atea irekitzeko modua egiten ari zirela zirudien, EAJk eta Batzarrek akordio berritua hoztasunez hartzen zuten bitartean. Baina orain Aralarrek eta EAJk egin dute akordioa, eta, antza, ezkerreko indar abertzale guztiak bat egiteko aukerari ateak itxi diezazkioke, EAJk nekez onartuko baitu Batasunari lekua egitea. Bitxia, baita ere, NaBain aurkezteko akordioa egina zuten bi alderdietatik bakarrak egitea orain tratua EAJrekin. Ezker abertzale legeztatu berri baten hipotesian, apustu estrategikoak zein diren kontuan hartuta, ez da azaltzen erraza izango EA eta EAJ eskutik aurkeztea -Aralarrekin batera-, eta EA eta Batasuna elkarren aurkako lehian aritzea.
Paperezko bloga-ren gaurko artikulu osoa hemen.
Binaka (Imanol Murua Uria)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu