Aspek eta Asegarcek zehaztu dituzte Binakako finalerako sarreren prezioak. Kantxako sarrerek 130 euro balioko dute, eta goiko harmailakoek 60 euro. Garestienek iaz baino 10 euro gehiago balio dute. Alabaina, gaur iluntzean Asegarcek jakinarazi duenez, bere sarrerak ahitu dira dagoeneko. Aspek, berriz, bihar jarriko ditu salgai, 10:00etatik aurrera.
Finala Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko da, Martinez Irujo-Goñi III.a eta Olaizola II.a-Mendizabal II.aren artean, hilaren 23an.
Binakako finalerako kantxako sarrerak 130 euroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu