Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuko arduradunek jakitera eman dutenez, eurek ez dute Guggenheim Museoaren egoitza berria Urdaibain eraikitzeko aukeraren berririk eta ez dute halako eskaerarik izan. Kokapena ezin daitekeela edozein izan diote.
Eusko Jaurlaritzako Ingumen Sailak ere ez daki egitasmoaz ezer, gaur Esther Larrañaga sailburuak aitortu duenez. "Zehaztasunen zain" dagoela esan du.
Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du "proiektu bidean den ideia" dela Urdaibaiko proiektua, eta "denen artean" egin beharko dela.
Biosfera Erreserbaren Patronatuak eta Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ez dakite ezer
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu