Iritzia. Koldo Larrea: Berezko heriotza

2014ko otsailaren 8a
17:07
Entzun

Zuhaitza kolpeka errotik atera
eta lur arrotzetara eraman zuten
bultza eta arrastaka.
Zortzi metro koadro porlanetan
sartu zuten zuhaitza
eguzki izpirik gabe,
haize heze gozorik gabe,
bakarrik.
Eta zuhaitz deserrotua
porlanari nola edo hala atxiki
eta berriro loratu bezain pronto,
kolpeka errotik atera zuten
eta lur arrotzagoetara eraman
bultza eta arrastaka.
Eta zuhaitza berriro errotu,
eta berriro kolpeka atera zuten
eta lur are arrotzagoetara eraman
bultza eta arrastaka.

Zortzi metro koadro porlanezko naturan,
eguzki izpirik gabe,
haize heze gozorik gabe,
beti kolpe, bultza eta arrastaka,
halako batean,
berez,
hil egin zen zuhaitza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.