PRESO ERIAK

Bizilekura gerturatzea ukatu dio Auzitegi Nazionalak Gorka Fraileri

2016ko ekainaren 13a
13:00
Entzun

Gorka Fraile euskal presoaren senideek Etxerat elkarteari jakinarazi diotenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak bere bizitokitik hurbil den kartzela baterako lekualdaketa ukatu dio presoari.

2015eko martxoan, mingainean minbizia diagnostikatu ziotenean egin zuen lekualdaketa eskaera Frailek. Kartzela Erakundeek eta Kartzela Zaintzako Auzitegi Zentralak eskaera ukatu zuten. Orain, presoaren abokatuek aurkeztutako apelazio helegitea atzera bota du Auzitegi Nazionalak. Beste euskal preso politikoen aurreko eskaerak ukatzeko auto eredu berbera erabili du auzitegiak, erresoluzio indibidualizatua erakusten duen aldaketa nabarmenik gabe.

Osasun asistentziari dagokionez, Badajozko ospitalean egindako ebakuntza eta programatutako errebisioak aipatzen ditu Auzitegi Nazionalak ebazteko haren osasun eskubidea ez dela urratua. Presoaren senideek ebakuntza horretan Poliziak Fraileri emandako tratua salatu zutela gogorarazi du Etxerat-ek. Berriki, Badajozko ospitaleko langileek Fraileri emandako "tratu iraingarria" salatu zuen haren sendiak.

Saez Valcarcel magistratuak boto partikularra eman du. Eskubideak dituen pertsona gisa aipatu du presoa. Kartzela zigorra bere bizilekutik hurbil den espetxe batean betetzeko eskubidea eta urrunketaren oinarri legalik eza aipatu ditu bere boto partikularra ematean.

Etxerat-ek nabarmendu du euskal presoei "banakako eskaerak eta jarrerak exijitzen zaizkien bitartean eskubideak urratzen dituen kartzela politika baten menpean" daudela era "sistematiko eta orokorrean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.