Bizkaiko Foru Aldundian ere 2008ko aurrekontuen akordioa lortu dute EAJk eta PSE-EEk. Oraingoz, aurreakordioa da, baina hurrengo astean izenpetuko dituzte aurrekontuak, gaur Jose Luis Bilbao (EAJ) ahaldun nagusiak eta Jose Antonio Pastor PSE-EEren eledunak jakinarazi dutenez. Orduan emango dituzte hitzarmenaren xehetasunak. EArekin ere iritsi dira adostasunera.
"Erantzukizun handiz jokatu dugu sozialistek eta guk", esan du Bilbaok. "Aurrekoardioa ona da, eta hitzarmen sendoa lortuko dugu. Gainera, ez da izango 2008ra begirakoa soilik; izan ere, gai batzuk hurrengo urteetakoak dira".
Pastorrek aitortu du euren "ia proposamen denak" onartu dituela EAJk, azkeneko bi egunetan negoziatzen aritu ondoren.
Batzar Nagusietako %74 ordezkatzen dute EAJk, PSE-EEk eta EAk.
Bizkaian ere adostasuna lortu dute EAJk eta PSEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu