Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleak greban

2008ko ekainaren 9a
11:39
Entzun
Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzaleak gaur ez dira itsasora irten, erregaien prezio altuaren ondorioak eta, oro har, sektoreak bizi duen egoera salatzeko. "Une kritikoa da, legez kanpoko inportazioz betetzen ari baita merkatua. Ondorioz, gure produktuak ez du baliorik lojan. Bitartean, gasolioa gero eta garestiagoa da", agertu du Eugenio Elduaien Gipuzkoako kofradien presidenteak.

Espainiako Itsas Ingurune Ministerioko ordezkariekin bilera dute gaur arrantzaleek, eta aurrera begira egin beharreko urratsak "egunez egun" erabakiko dituztela agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.